Pestañas

domingo, 16 de enero de 2011

2. Zeregina

Hedabide baterako erreportaje bat egiterakoan hainbat urrats jarraitu beharko ditugu: Gaia erabaki, egitura landu, edukia gure helburuaren arabera antolatu, grabaketa aurrera eraman eta muntaketari ekin. Pausu horiek ematerakoan erabaki linguistiko-diskurtsiboak hartu beharko ditugu: Zein da gure hedabidea?, zein gure hartzaile eta zein profil sozio-kultural du?, zein izango da gure helburua? eta horretarako zer genero erabiliko dugu?.

Gure erreportajea multimedia denean, euskarriak berebiziko garrantzia dauka: Internetak eskaintzen gizkigun baliabideak kontuan hartu behar ditugu. Gure erreportajea bideoz, testu idatziz, irudiz eta infografiaz osatuko da eta euskarri bakoitzak zer eskaintzen digun ezagutu beharko dugu. Informazioaren egituraketa nodoen bidezkoa izango da, informazio zatiak eta zati horien arteko loturak: modu independentean funtzionatu beharko dute, baina haien arteko erlazioa era egokian landu beharko dugu gure erreportajea unitate komunikatibo bakarra eginez. Interaktibitatea, hipertestuak eta multimediatasuna: hiru ezaugarri hauek gure erreportajearen oinarri-oinarrian egongo dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario