Pestañas

martes, 15 de febrero de 2011

Kepa Altonaga: euskara zientifikoaren erronka


Euskaltzalea da Kepa Altonaga, nabari zaio. Euskara tekniko-zientifikoaren prosaren babeslea baita ere, literaturaren parte dela defendatzen du sutsuki. Formalki polita eta edukiei dagokienez zientifikoki zuzena denaren arteko eztabaidaren bitartekaria da. Bere teoria esaldi batean laburtu daiteke: Zehaztasun falta terminologikoa zehaztasun falta kontzeptuala da.

Gauza bera al da karniboroa ala haragijalea esatea? Zehaztasun bera daukate triangelu eta hiruki hitzek? Zein dago onartua? Eta zergatik?

Terminologiaren anbiguotasunak kontzeptuak nahasteko bidea dakar, eta horrek euskara zientifikoaren garapenerako oztopoa da. Zeinek erabaki du polen ordez lorautsa erabiltzea? Segun eta zein hiztegi begiratzen dugun erantzun desberdinak aurkituko ditugu. Zein den egokia eta zein ez erabakitzeko ere irizpide desberdinak daude, baita hiztegi berdinaren barnean. Batzuetan hitz kanonikoa (neutroa, ez arbitrarioa) hobeste da eta beste batzuetan euskarara moldatutakoa.

Euskararen purutasuna mantentzeko ahaleginekin bateragarria al da euskara zientifikoa? Zehaztasuna, neutraltasuna, nazioartekotasuna eta eraginkortasuna hizkuntza zientifikoaren ezaugarriak dira. Horretarako, ez al dira maileguak erabili beharko? latinetik datozenak eta euskara puruak edo tradizionalak berez ez dituenak?

Bi ikuspegi kontrajarri aurkitu ditzakegu, beraz, hizkuntza zientifiko-teknikoari dagokionez: euskararen purutasuna mantendu ala euskara zikindu beste hizkuntza batzuetatik hartutako hitzekin. Nire galdera da: zein erabakik eragingo du kalte gutxien eta zeini? Horretarako, noski, aldagai batzuk kontuan hartu beharko ditugu: Zer testu mota den, zeini zuzenduta dagoen, zein testuingurutan, norainoko garrantzi zientifikoa duen, etab. Eta dibulgazio zientifikoko testuek zeinek idatzi behar ditu? Kazetariek ala zientzialariek? Zer da garrantzitsuagoa komunikatzea ala komunitate zientifikoak onartzen dituen hitzak erabiliz zuzen aritzea?

Purutasuna dela eta ez dela eztabaida gogotsua piztu zen bere garaian, eta dirudienez gaur egun ere bere horretan mantentzen da. Altonagak argi eta garbi adierazten du bere posizioa: hizkuntza tekniko-zientifikoa zehatza izan behar da, hori baita bere funtzioa.

Laburbilduz, dibulgazio testu baten aurrean gaudenean, erabaki baten aurrean aurkituko gara. Baina ez dugu erantzun definitiborik aurkituko, oraindik ere adostutako eredu baten bila gabiltzalako.

Kepa Altonagaren liburu eta artikulu batzuk interneten eskuragarri daudenak:

Adostutako eredu baten bila (edo amaigabeko eztabaida aspergarria gainditu guran)” (2005)

“Txontak eta txolarreak: gogoeta bat ereduzko prosa zientifikoaren gainean(2008)

1 comentario:

  1. Posta promozionatzeko aupatu eta Twitteren bidez zabaldu ditut. Oraingoz ez dut post diferenteen arteko erlazioa aurkitzen, hortaz ez daude esteken bidez konektatuta.

    ResponderEliminar