Aztertu ditudan bost blogak diariovasco.com webgunetik hartutakoak izan dira.
A partir de los 50: Berrogeita hamar urtetik gorako pertsona batek bere adinarekin erlazionatutako esperientzia pertsonalak kontatzen ditu.
Versión 0.cero: Interneten aurkitutako bideo eta bitxikeri bilduma
Big Bang 2.0: Inguratzen gaituzten elementu eta gertakizun batzuen teknika eta zientzia azaltzen saiatzen da.
Cuéntame un cuento: Ipuinen bilduma
Chistes: Txiste bilduma.
Gaiari dagokionez bi talde desberdinetan banatuko nituzke:
Alde batetik kontakizun edo bitxikeri desberdinak biltzen dituztenak (Chistes, cuentame un cuento, eta versión 0.cero). Autoreen ez dute gaia garatzen ez dute apenas idazten eta ez dute ekarpen pertsonalik egiten, ez dute ezer ere sortzen. Nire ustez gaiari dagokionez nahiko eskas dabiltza. Erabiltzaileari oso interesatu behar zaizkio gai horiek maiztasunez irakurtzeko, bestela behin, kasualitatez, bisitatzeko blogak dira, interes handirik gabekoak.
Bestalde, bi blog pertsonal aurki ditzakegu: a partir de los 50 eta Big Bang 2.0. Oso tematika desberdina dute, baina ekarpen pertsonala egiten dute: eurak idazten dute eta beraz erabiltzailearentzako askoz ere aberasgarriagoak suertatu daitezke.
Formari dagokionez bi taldetan banatuko nituzke berriz ere. Alde batetik bilduma soilak direnak eta forma lantzen ez dutenak: ez dago argazkirik, ezta bideorik, ezta inolako elementu multimediarik. Eskasena “chistes” izenekoa da eta landuena Versión 0.cero da, non gutxienez bideo batzuk edo esteka batzuk azaltzen diren.
Beste bi blogak (Big Bang 2.0 eta a partir de los 50) forma nahiko zaintzen dute. A partir de los 50 blogan sarrera bakoitzean argazkia bat azaltzen da gaiari lotuta eta Big Bang 2.0 bloga forman aberatsena da, entziklopedia baten antzera funtzionatzen duelako: azaltzen dituen kontzeptuen inguruko grafiko eta argazki ugari agertzen dira. Hala ere, forma landua edukiari bakarrik dagokio, orokorrean blogaren forma oso sinplea da, eta diariovasco.com-eko blog guztiena berdina da.
Interaktibitateari dagokionez, bost blogak berdintsu dabiltza: diariovasco-ko blogek ez dute aukera handirik ematen, ez dago sekziorik, ezta beste webguneetara eramaten duen estekarik, ezta etiketaren bidezko bilaketa tematikoa egiterik (bi etiketa erabiltzen dira beti), ezta egilearekin kontaktuan jartzeko modurik.
Hala ere Big Bang 2.0 eta a partir de los 50 blogak erabiltzaile trafiko gehiago dutela ikusten da, sarrerak iruzkinduta daudelako eta gainera maiz sarrera berriak egiten direlako. Txisteen blogean 2006 urtetik ez dutela ezer berririk idazten.
Ondorioz, aztertu ditudan bost blogetatik bik ez daude ia landuak (chistes, cuéntame un cuento) ez tematikoki ez formalki. Versión 0.cero erdibidean dago baina ala ere ez luke nire faboritoetara pasatuko eta beste biak nahiko landuak daude gaiari dagokionez, eta baita formari ere, baina ez dute interaktibitatea sustatzen. Hala ere, bat aukeratu behar banu a partir de los 50 izango litzateke. Nahiz eta nirekin zerikusiri ez izan, nabari da oso blog pertsonala dela eta idazleak maiz egiten ditu sarrera berriak. Big Bang 2.0 bloga oso landuta dago bisualki, baina entziklopedia edo “Muy Interesante” aldizkariko artikulu baten erara funtzuonatzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario