Pestañas

martes, 26 de octubre de 2010

Laponia I




LAPONIA II
eta LAPONIA III


Laponiara egin genuen bidaiarekin hastea erabaki dut, izan ere, guztiok espero genuena zelako, eta paisaiaren berezitasunagatik, jardueretatik edo batek daki zergatik ONENA izan zelako. Suedian Erasmusa egingo genuela jakin genuen momentutik aurrera, zirkulu polar artikoa gurutzatu eta elur-oreinak ikusi nahi genituen, aurora borealak eta elurra, elur asko! Gure helburua Kiruna zen (Suediako iparraldean dagoen azken hiria) eta lurraldeari dagokionez hedadura handienetarikoa. Guk Karlstaden ginen, Oslo eta Estocolmo arteko bidearen erdigunean Vänern lakuaren ipar kostaldean. Urteko garairik egokiena aukeratu genuen: neguaren hasiera. Abenduko 5ean hasi genuen geure bidaia, autobusez. Aurretik 24 ordu baino gehiagoko bidaia genuen baina maletetan arropa beroa eta lehorra generaman eta bihotzean esperientziarik handiena bizitzeko esperantza.

Bidaia luzea izan zen, garai eta latitude horretan 3 argi ordu besterik ez genituen eta guztia elurrez estalita zegoen, horren handiak dira Suediako basoak! Autobusean lehen sorpresa: Kirunara heldu bezain pronto (goizeko 8etan helduko ginen) txakurrez bultzatutako trineotan muntatuko ginen. Albergera heldu, gozari bero bat hartu eta elurreko arropak jantzi genituen, beroak, oso; erosoak, ez horrenbeste; eta politak, inolaz ere. Goizeko 9etan hasi zen geure lehenengo esperientzia laponiarra. Oraindik gaua zen, baina bidaian zehar eguzkia aterako zen eta landa guztiak egunez ikusi izan genituen. Trineo bakoitzean bost lagun eta gidaria gindoazen, hamar txakur tiraka. Pena ematen zidan nola arnasestuka zeuden -10 graduko baso tarte horretan. Baina gidariak bridak mugitu eta txakurrak korrika hasi zirenean dena lasai geratu zen: inork ez zuen hitzik egiten, txakurren zapaldurak baino ez ziren entzuten elur birjina gurutzatzen dutenean.

Abiaduraz, hotzak hotz handiagoa ematen du eta betileak eta sudurzuloak izoztu egin zitzaizkigun, baina pena merezi izan zuen. Paisaia magikoa zen, pelikula baten barruan egingo bagina bezala. Ibilbidearen erdigunera heldu ginenean tipikoak diren Sami denda batzuetan sartu ginen, kafe beroa eta pasta goxo batzuk hartzen. Berriz ere bideari ekin baino lehen eskuak eta belarriak berotzeko. Bueltako bidaia elur motorretan egin genuen, arinago heldu ginen, baina ez zuen magia berdinik izan. Gaur ere inoiz bizi izandako esperientziarik liluragarriena bezala oroitzen jarraitzen dut.

ARGAZKIA 1, 3: Kiruna (Lappland) Leonor Moreno

ARGAZKIA 2: Lappland. Wikipedia

No hay comentarios:

Publicar un comentario