Pestañas

jueves, 28 de octubre de 2010

LAPONIA II

LAPONIA I eta LAPONIA III

Kirunan eman genituen egun batzuk, bertako meatzeak ikusi genituen. Hiriaren ekonomia meatzaritzan oinarrituta dago, izan ere, II Gerrate Mundialean garrantzi handia izan zuten. Meatzaritza zela eta hiria azpitik zulatuta dagoenez, hondoratzen hasia zen. Udaletxea, eliza eta beste eraikin asko hartu eta kilometro batzuk mugitu behar izan zituzten, gaur egungo kokagune berriraino. 3 metroko elur gris tontorrak errepide eta bideetako ertzetan pilatzen ziren, baina hala ere, bertakoen hitzetan negu hartan ez zuen “ia elurrik bota”. Emakumeak trineo-karritoak eramaten zituzten erosketak egitera eta gaueko 5etatik aurrera kaleetako mugimendua bukatzen zen. Kirunan abenduan ez dago eguzki distiratsurik, 2-3 argi ordu besterik ez genituen eta egunsentia bukatu baino lehen iluntzea zetorren. Egunez -10 gradutan geunden baina iluntzean -20 gradura heldu gintezkeen, nahiz eta denbora handirik kalean ez eman arropa beroak eta batez ere oinetako egokiak behar beharrezkoak ziren.

Laponiako jendea Saami izena du, eta bertan geundenez Saami familia baten bizimodua nolakoa zen ikusteko aukera izan genuen, baita haien kulturari buruz ikasi. Heldu ginenean hiru animaliaren arteko desberdintasuna azaldu ziguten lehendabizi: Elur-oreina (reno), oreinandia (alce) eta oreina (ciervo) gauza bera ez zirelako. Nahiz eta euskaraz izen jatorri berdina izan espezie diferenteak dira eta gauza diferenteetarako erabiltzen dira. Samiak elur-oreinak hazteaz bizi dira. Herri nomada da beraien orein taldea alapidea aurkitzen den lekuetara eramaten dute. Elur-oreinez bizi dira: larruarekin janzten dira, haragia jaten dute, esnea edaten dute, adarrekin tresnak egiten dituzte, etab. Beraien bizitza azken 200 urtetan askorik aldatu ez duela ematen du. Kanpai denda erraldoietan familia osoak bizi dira, erdian sortzen duten sutea bero-iturri bakarra dutela. Bizitza gogorra dute, baina familia bateko patriarkak esan zigun moduan “ez dute beste inon beraien burua ikusten”. Wikipedia-ren arabera 82.000 pertsonako herrialdea da, eta hizkuntza propioa erabiltzen dute “samiera”. Hala ere Laponia osatzen duten 4 herrialdeetan (Danimarka, Suedia, Finlandia eta Errusia) sami hizkuntza desberdinak erabiltzen dira.

Familia Sami baten kanpamendura heldu ginenean azaldu ziguten hau guztia, oinetako egokiak behar genituela esan ziguten, izan ere 45 minutu eman genuen elurraren gainean eta azpian. Sami aitak generazio berrien erabakiez hitz egin zigun: bere seme-alabek hirira joan eta bizitza modernoago bat eramatea erabaki zutela. Seme bat musikaria zen, Yoik musika sami tradizionala egiten zuen, eta bere diskoa saldu zigun. Etengabe edozein gauza saldu nahi zigun tipoak, nire ustez horretarako onartuko ditu turistek bisitatxoak egitea. Gero etxebizitzara sartu ginen, Sami alaba bertan zegoen edari eta bazkari beroa prestatzen, kanpai-denda barruan nolako bizitza egiten zen azaltzen zigun bitartean. Bai, orein haragi gozoa eta salda beroa hartu nituenean gure barik lokartu nintzen. Bai gogorra jende honen bizitza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario