Pestañas

lunes, 8 de noviembre de 2010

Kontrabandisten bidezidorra







Ongi etorriak Handikhona saiora. Egunero moduan, Euskal Herrian zehar aurki ditzakegun paraje paisaje bikainetatik bidai bat proposatzen dizuegu. Gaurkoan Kontrabandisten bidezidorraz hitz egingo dugu.

Kontrabandisten Bidezidorra Nafarroako Zugarramurdi eta Urdax eta Frantzian Sarako Leize-zuloak batzen dituen bidea da. “Pottok” Zaldi urdin txiki batzuen marrazkiek gidatzen ditu bidaiariak magiaz eta sorginkeriaz betea dagoen ibilbide honetan zehar. 12km inguruko bidezidorrak historian atzera bidea proposatzen du.

Pottok urdina: bidearen seinale

“Kontrabandisten bidezidorra” izena hartzen du, Frantziatik Espainiara debekatuta zeuden produktu batzuk eramateko erabiltzen zelako. Gerra osteko Espainiak zituen gabeziaz aprobetzatuz, txokolatea, tabakoa eta abar eramaten zituzten kontrabandistek bide honetan zehar. Mendietako zuhaitz tartean ezkutatzen ziren eta merkantzia gordetzeko leizeak erabiltzen zituzten.

ARGAZKIA: Ikaburu leizea

Ibilbidea Urdazubi/Urdaxen hasten da, Ikaburu leize parean. Pena merezi du leizea bisitatzeak, Urtxume errekak milioika urtez higatu du leize-zuloko harria eta eraketa erraldoi ikaragarriak sortu ditu . Kontrabandisten Bidezidorrarekin aurrera jarraituko dugu, basoan zehar, baserrien artean, harrobi baten paretik eta San Esteban baselizaren ingurutik pasatuz Zugarramurdira heldu arte.

Zugarramurdik sorginen istorioak gordetzen ditu bere baitan, 1610ean Logroñoko Inkisizio prozesuaren protagonista izan zen 13 hiritar hil zituzten sutean baina 40 lagun baino gehiago akusatu zituzten ziren sorginkeriaz. Akusazio guzti hauek auzokideen artean egindakoak izan ziren, inbidia edo superstiziotan oinarritutakoak, egiazkotasun gutxikoak. Beraz, inoiz jakingo noraino akusazio hauek oinarri bat zuten, eta benetan Zugarramurdin Sorginak akelarreak egiten zituzten hala ez. Gertakizun guzti hauek misterioz estaltzen dute Zugarramurdiko herria.

Misterio giro honek Zugarramurdi leize pareraino eramaten gaitu, baita Infernuko erreka gurutzatzera ere. Oraingo honetan ez dago lurperatutako haizpe miresgarririk, baina leizeak magia du bere baitan. Leizearen aurrean belartze bat dago eta historiak dio aker bat bizi zela bertan. Hortik omen dator akelarre hitza.


ARGAZKIA: Akelarrea

Kontrabandisten Bidezidorra jarraituko dugu Sararaino. Bertako leizea José Miguel de Barandiaranen figuraren inguruan antolatuta dago. Antropologo, arkeologo, apaiz eta etnologo hau izan zen Sarako leizean egin ziren lehen ikerketen buru. Izan ere, 45.000 urte baino gehiago dituzten giza aztarnak aurkitu izan dira. Haitzuloaren kanpoaldean parke megalitikoa bat aurkitu dezakegu bisitaria historiaurrean zehar bidai batean murgilduz.

Hemen bukatzen da gure gaurko ibilbidea, sorginak, historiaurrea eta paisaia berdeak. Pena merezi duen esperientzia.

ARGAZKIA: Baztan

No hay comentarios:

Publicar un comentario