lunes, 6 de diciembre de 2010
Loir-et-Cher
Loirako gazteluak bisitatzen nago zubia aprobetxatuz. Hotza eta eguraldi kaxkarra egiten du, heldu ginenean guztia elurrez estalita zegoen. Hala ere pena merezi du. Atzo Chambord gaztelua bisitatu genuen, handiena. “Ez pentsa gazteluen barruan beroa egiten duenik” esan zigun Leok, hemen bizitzen daukagun lagunak. Egia, gaztelu barneko 370 tximinietatik 10 besterik ez zeuden piztuta, eta ez zituzten 400 egongelak behar bezala berotzen. Hurrengo batean zehaztasun gehiagorekin idatziko dizuet bidai honi buruz baina ikusi dezazuen zertaz hari naizen Chambord gazteluko argazki bat doakizue.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario