Behin bakarrik igaro dut urteko azken eguna etxetik kanpo eta Kanariar irletan izan zen. Behin amak galdetu zigun: Eta leku epel batean jango bagenitu urte bukaerako mahatsak? Hori esan eta hurrengo egunerako bageneukan hotela bilatuta eta ilusioa bihotzean. Familiako bost kide joan ginen Tenerifera. Bilboko 3 graduetatik atera eta Tenerifeko 23 graduak berehala eskertu genituen. Han eman genituen egunak irla ezagutu genuen eta abenduaren 31a galako afari batera joan ginen, etiketaz jantzita. Afariaren aurretik cava eta kabiarra hartu genituen, zuzeneko pianista bat entzuten genuen bitartean. Dibertigarria izan zen egun batean aberats izatera jolastea.
Aurten mahatsak etxetik kanpo jango ditut berriz ere, baina oraingo honetan Parisen. Lagun batzuk egindako proposamena izan zen, hasieran ezetza eman genuen baina azkenean animatu egin ginen eta Eiffel dorreak argiztatuko du gure 2010 urtearen azkeneko momentuak. Ez dut Paris ezagutzen, beraz esperientzia polita eta ahaztezina izatea espero dut: patea, gazta eta Champaigne botila batekin emango diogu harrera 2011 urteari!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario