
Erreportaje multimediek hiru ezaugarri dituzte: hipertestualitatea (egiturari dagokionez), multimediatasuna (euskarri desberdinei dagokionez) eta elkar eragina edo interaktibitatea (irakurle/ikuslearen jarrerari dagokionez). Hiru ezaugarri hauek erreportaje on baten funtsa dira, internetek eskaintzen dituen baliabideak erabat aprobetxatuz. Bestalde, posibilitate guztiak erabiltzen dituzten webguneak gutxi dira mundu mailan. Oraindik ere idatzizkoren buztana izaten jarraitzen dute, eta gehienak testu idatzietan dute indar nagusia.
Euskarazko hedabideek ere bataila honetan murgildurik dabiltza. Interneteko mundua eta mundu honek ekarri izan dituen berrikuntzak erredakzioak eta makinak, baina batez ere komunikatzaileek lan egiteko modua aldatu izan ditu. Aldaketa hauek bortitzak izan dira, horrexegatik adaptazio prozesuan pausu asko daude emateke oraindik ere. Euskarazko hedabideek, gainera, hizkuntza gutxitu bat erabiltzeak dakartzan zailtasunak dituzte: oso erabiltzaile kopuru txikiari zuzenduta daude, eta moldaketak egiteko zailtasunak izan ditzakete.
Eitb.com, argia.com eta zuzeu.com webguneak oraindik ere prozesu horretan dabiltza.
Multimediatasuna era batera edo bestera lantzen dute, baina nire ustez, oraindik ez dituzte produktu borobilak eta baliabide guztiak aprobetxatuz egiten. Nabaria da, ordea argia.com-ek multimediatasuna eta orokorrean ikus-entzunezko produktuen alde egiten duen apustua: Beranduegi telebista edo bestelako produktu batzuekin (diaporamak, esate baterako). Zuzeu-n esate baterako interaktibotasunak dauka indar handiena, erabiltzaileek sorturiko produktuak agertzen direlako, baina multimediatasuna ez dago oso landua (ez bideorik, irudirik) testua izaten jarraitzen du (esteka asko duen testua).
Oraindik ere teoriak eta errealitateak bi irudi oso desberdin erakusten dizkigute, hala ere, nabaria da marrazkia ez dela oraindik bukatu. Prozesu batean gaude, eta teorikoek zuzen badabiltza urte gutxiko epean emaitzak ikusiko ditugu: benetako produktu multimedia bikainak eskainiko dizkigute gure hedabideek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario