
Urteko abenduaren 31a Parisen eman nahi baduzu hiru gomendio emango nizkizuke: kartera bete, hotzerako arropa eraman ezazu eta ilara luzeetan itxaroteko prestatu!!
Aurrekoan esan nizuen moduan nire urteko azken egunak Parisen eman nituen, 12 kanpai-hotsak Eiffel Dorrearen aurrean emateak esperientzia berezia eta bikaina izango zela pentsatuz. Esperientzia bikaina eta berezia izan zen azkenean, baina inolaz ere pentsatzen genuen modukoak. Ameslariak guk, hoteletik 23:00etan aterata denbora izango genuela pentsatu genuen momentuan; Pariseko biztanleriaren erdiak ideia berdina, ibilbide berdina eta dena modu berdinean egingo zutela kontuan hartu ez genuen. Metroak berandu zebiltzan eta jendez gainezka zeuden.
Gaueko hamabiak izateko 10 minutu falta zirenean metroko bagoi batean geunden, geldirik, beste 500 pertsonekin, arnasa hartu ezinik. Oso deseroso. Kalera irten ginen, beraz. Lehenengo geltokian, edonon, horrek berdin zigun. Kalera irten, sakon arnastu eta ama deitu genuen: La1-ko kanpai-hotsen parean jarri zuen telefonoa. Han geunden gu, Pariseko edozein auzoko edozein kalean telefono mugikor bati begira mahatsak jaten. Geroago, jende masak pasatu zirenean, Eiffel Dorrera heltzea lortu genuen: gaua gaztea zen, eta gu gehiago!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario