Pestañas

miércoles, 2 de marzo de 2011

Getxon ospatu eta oroitu euskaraz egiten da



Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak gonbidapen eta oroigarriak euskaraz egiteko ereduak sortu ditu. Udaleko neurri hau euskararen erabilpena sustatzeko hartu dituen neurri-paketearen barnekoa da.

Aizu, Getxotar!! Semearen jaunartzea, ezkontza edota urtebetetzearen gonbidapenak euskaraz egin baina zeure burua kapaz ikusten ez baduzu oso erraz daukazu: Getxoko inprenta edo paper-denda batera hurbildu eta eska ezazu adibideen liburuxka. Testua aldatzeko, moldatzeko edo zuzenketa jasotzeko aukera ere izango duzu, Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin. Gainera, euskara hutsean egiten badituzu *baten bidez markatuta dauden dendetan %10eko beherapena izango duzu.

Denden zerrenda:

*Argazki Lur Villamonte, *Libreria Zugatzarte, *Kalko Kopiak Inprenta, *Troa Librerias, Arnaga, Behin batean, Cosas, Foto Iñaki, Foto Ricardo, Foto y Papel, Libreria Itziar, Proplanos, Bolivar Elordui Liburudenda, Cianoplan, Fotocopias Kiser, Imprenta Arenas, Koprineter, Ladredo Hermanos, Libreria Nadal, Sercopi eta Libreria Aiboa

Euskararen erabilera sustatzeko kanpaina hau 2006an izan zuen lehenengo bertzioa (pdf) eta aurten bultzadatxo bat ematea erabaki dute. Hala ere, hau ez da Getxoko Udalak hartu izan duen neurri bakarra, normalizazioaren prozesurako hainbat ekimen aurrera eraman ditu:GEHIren (Getxo Euskalduntzeko Hitzarmenaren) barnean : Berbalaguna (bizkaiera taldea) aldizkari bat ere badaukate, “Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara”, Dendaketan (dendari-bezeroentzako oinarrizko euskara ikastaroak) ...

Neurri guzti hauek euskararen erabilera sustatu, bultzatu eta promozionatu nahi dute, beraz, getxotarra bazara bilatu zeure beharretara hoberen moldatzen dena eta ekin euskarari.

1 comentario: