Pestañas

martes, 1 de marzo de 2011

Euskara industria zinematografikoaren aurrean


Euskara eta zinema ondo konpontzen ez diren bi hitz dira. Publiko falta dela eta, hizkuntzaren aukeraketak dakartzan baldintzak direla eta oso gutxi dira euskara hizkuntza nagusitzat daukaten pelikulak. Dena den, baten bat aurkitu dezakegu Kutsidazu Bidea Ixabel eta Aupa Etxebeste! adibidez.

Aurten “Pa negre”k jaso du pelikula hoberenaren Goya eta katalanez grabatutako da. Espainiako zinema akademiaren errekonozimendu oso jaso du, erabilitako hizkuntzaz haratago pelikula bere osotasunean baloratuz. Hori normalizaziorako benetako aurrera pausua da, baina, katalanak normalizazioa behar ote du? Eta euskarak, zer leku dauka Espainiako industria zinematografikoaren barnean?

Badirudi euskara zineman erabiltzeak edukiarekin zerikusi zuzena izatearen emaitza dela: nekazal testuingurua, garai historiko batek baldintzatua, euskaraz ikasten ari den tipo baten historia kontatzea, etab. Saiakera hauek eskertzen dira, baina, nire ustez dira euskararen normalizazio prozesurako jarraitu beharreko bidea. Euskara eguneroko testuinguru desberdinetan erabiltzen dela erakutsi beharko lukete, eta ez soilik baserriko munduan edo Zugarramurdiko zorginen artean.

Zinema aretoetan euskara entzuteko beste modua pelikulak bikoiztea izango litzateke, baina, prest egongo ginateke Silvester Stallone edo Harrison Ford euskaraz hitz egiten entzuteko sarrera bat ordaintzeko? Euskal telebistak hainbat eta hainbat pelikula bikoiztu ditu, batez ere haurrentzako zuzendutako edukiekin. Horixe da orokorrean, euskal hedabideek egin duten apustua: txikiek hasiera hasieran euskararekin harreman handia izatea. Baina nola mantendu harreman hori gaztetxo, gazte eta nagusien edukia sortu, moldatu eta era berean erakargarri egiten ez bada? Antza denez urteak pasatu ahala zinea euskaraz ikusteko nahaia behera doa. Hain barneratuta daukagu gaztelaniazko bikoizketa non euskaraz egindako artifiziala eta monotonoa egiten zaigun.

Argi dagoena da momentu honetan esfortzu bikoitza egitea suposatzen duela (ekoizle eta erabiltzaileen aldetik), baina helburua komunitate euskalduna sendotzea izan beharko litzateke. Badirudi katalanek argi daukatela, izan ere zineman ematen dituzten pelikulen erdia katalanez izan behar da. Badakit oso hizkuntza desberdinak direla, oso egoera diferenteetan baina, noiz hasiko gara lehenengo pausuak ematen?

1 comentario: