Pestañas

martes, 1 de marzo de 2011

Jon Juaristiren euskararekiko arduragabetasuna



Jon Juaristik 27ko ABC egunkariko zutabean idatzitakoak iskanbila handia sortu izan du euskaltzale eta abertzaleen artean. Pasadan urtarrilean Euskararen Aholku Batzorde kide izendatu zuen Patxi Lopezek, eta geroztik hedabide desberdinetan euskararekiko daukan arduragabetasuna adierazi izan du.

Gazte urteetan ETAko kide izandako Juartisti ideologia batetik besterako jauzia egin du, Espainiar Nazionalismoa defenditu, eta euskal kultura eta abertzaletasuna urrutitik ikustera heldu den arte. Bere hitzetan euskara ez da bere hizkuntza, ez du ia erabiltzen eta etorkizunean zer gertatuko zaion axolagabetasunez hartzen du "El euskera no ha servido como vehículo cultural y, para mí, es un idioma del pasado". Baotzordeko kide izatearen arrazoiak oso era argian adierazten ditu: "Por chinchar". Adierazpen hauengatik, euskara eta euskal kulturaren gertutasun eta identifikazio faltagatik hainbat alderdi politiko eta hedabideek Lehendakaria posizionatzea eskatu dute.

Nahiz eta Lopezek Batzordearen pluraltasuna defendatzen duen "El Consejo tiene que ser plural, como la sociedad vasca". Eusko Jaurlaritzaren Batzordeko kide guztien jarrera alde bakarrekoa izan behar dela argi dago: euskararen aldekoa, Gobernuaren genero batzordekide guztiek emakumeen alde egin behar duten era berean. Horrek ez dauka eztabaida posiblerik.

Nire ustez, Juaristi kide aukeratzerakoan euskal gizartearen pluraltasuna erakutsi beharrean, Lopezen exekutiboaren jarrera erakusten da, eta Lopezena diodanean Zapaterorena esan nezakeen baita ere… Euskararen alde egoteak ez du esan nahi bere izenean erahiltzea. Politika, terrorismoa eta euskara ez lirateke saku berdinean era sistematikian sartu beharko. Hori ulertzen ez dugun arte, euskararen etorkizunaz axolagabekeriaz jokatzen diren euskararen zaindariak izango ditugu

1 comentario:

  1. Sarreraren promoziorako aupatu webgunea erabili dut, bestalde Twitterren bidez zabaldu dut.

    ResponderEliminar