Pestañas

Mostrando entradas con la etiqueta Plentzia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Plentzia. Mostrar todas las entradas

jueves, 14 de octubre de 2010

Plentziako Zubi Zuriaren dekorazio aldaketa

Uda partetik hona Plentziara heltzen diren biztanle guztiak aldaketa batzuk ikus izan dituzte Plentziako Zubi Zurin: Lehen zeuden metakrilatozko xafla transparenteen ordez, Plentziako historioa azaltzen dituzten xaflak ipini dituzte. XIX eta XX mendeetan zehar udalaren eboluzioa ikustea posible egiten dute xafla berriek: San Antolinetako jaiak, astilleroan egindako azken ontziaren argazkia, behin gertatutako elurtea, etab. Baina argazkiez gain, panel azaltzaileak ere kokatu zituzte, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantzesez "para el mercado internacional".


Zubiak jaso dituen aldaketa hauen aurrean auziokide guztiek izan dute zeresanik. EAJ/PNVko administrazioa faltan botatzen dutenek gehiegizko inbertsioa dela diote; batzuei ez zaie batere gustatu, zubiaren estetikarekin apurtzen zelakoan; beste batzuek oso ideia ona dela zeritzoten, Plentzia ezezaguna bisitari guztiei erakusten dietelako; eta beste batzuek batere praktikoa ez zela argudiatzen zuten.

Azken hauek ez zihoazen batere desbideratuta, izan ere, pasadan asteko haize bortitzek argazki historiko batzuk eraman zituzten, espero baino erresistentzia gutxiago zeukatela erakutsiz. "Nahiz eta goizean goiz izan, eta jende asko oraindik zubia erabiltzen ez egon
arriskutsua zirudien" zioen zubiaren aurrean dagoen kioskoaren jabeak, "haizeak panelak eramaten zituen edonora, lumak balira".

Goizean zehar teknikariak etorri behar izan ziren, dirudienez, gordeta zituzten beste instantanea batzuk berriz ere kolokatzera. Momentu hortan erdi biluzi zegoen zubi zuria osatzeko, eta pasabidea erabili behar zuten guztien poztasunerako. Hona hemen aldaketen ostean Plentziako Zubi Zuria nola geratu den erakusten duen bideoa.

jueves, 7 de octubre de 2010

Plentzia la gallarda


Plentzia Bizkaiko golkoko txokorik liluragarriena da, Gorlizekin konpartitzen ditu metro batzuk, baina denok dakigunez, geuk daukagu metroa- geuk daukagu boterea. Plentzia uda partean etorri daitezkeen turista apurrak baino askoz gehiago da.

Sarrera ematen dion zubi zuriak dauzkan argazkiak esaten duten moduan, Plentzia 700 eta piku urteko istoriadun udala da. Beti itsasora begira, marinelen lurraldea. Bueno, marinelena baino gehiago itsasgizonena, astillero eta guzti! Butroe errekak izenaz aldatzen da Plentziako lurrak buztitzean.

Plasecia de Butron izenarekin jaio zen, baina ahozkotasunaren poderioz-edo Plentzia izaten bukatu zuen. Hiriaren sarreran zegoen kartel batek esaten zuen moduan "Plentzia la gallarda saluda a los forasteros de fuera". Ordutik aurrera bere magiaz gozatu nahi izan duen pertsona oro onartu dituzte gallardoek.

martes, 5 de octubre de 2010

Plentzia

Blog honen bitartez Plentziaz ere hitz egingo dut eta horretarako Plentzia izena duen etiketatxoa sortu dut.