Pestañas

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Ilargira egindako bidaia: egia ala gezurra?



1969an Neil Armstrong, Edwin Aldrin eta Mike Collinsek Ilargira egindako bidaia egia ote den zalantza gure artean dirau. Oraindik Hollywood-eko estudioetan burututako muntaia baten emaitza izan zela mantentzen dute eszeptiko eta konspirazio teoriaren zale batzuek.

"That's a one small step for a man, one giant leap for mindkind"

Astronauta ospetsuaren adierazpenak lurretik milaka kilometrotara egindakoak izan ziren, ala interes ugari zituen Estatu Batuetako Gobernutik oso hurbil?

Birgogora ditzagun zeintzuk diren zalantza sortzen dituzten irudi eta gertaerak.

Ilargia argiztatua zegoen: Oraindik ez dakigu zein zen guztia argiztatzen zuen iturria, baina ikurrinan bi itzal desberdin sortzen zituen. Teoria: plato bateko fokuak ziren.

Ikurrina mugitzen zen: Nola zen posible grabitaterik gabeko eremu batean ikurrina haizea egongo balitz kulunkatzea? Eta astronautek erraztasunez ibiltzea? Teoria: Grabitatea egon bazegoen: plato batean sortu zelako.

Hedatutako argazkiak perfektuegiak ziren: NASAK hedatutako argazkiei erreparatzen badiegu ikusiko dugu nola ondo argiztatua eta enkoadratuta dauden eta ikuspegi desberdinetatik eginda. Teoria: argazkiak ez zituzten astronautek beraiek egin.

Inoiz egia jakingo al dugu, ala EEBBetako esfera altuenen sekretua izango da betirako?

Teoria guzti hauek babesten dituzten dokumental eta pelikula ugari egin izan dituzte. Izan ere, orain dela gutxi eitbk estreinatutako "Escépticos" saioan gai honi buruzko ausnarketa egin zuten.


Eta "El lado Oscuro de la Luna" dokumental faltsuaren zati bat.

2 comentarios:

  1. Esan behar deutsut Opération Lune, bideoko dokumental hori, dokumental faltsua dala: http://es.wikipedia.org/wiki/Operaci%C3%B3n_Luna

    ResponderEliminar
  2. Aja!! Batxilerrean ikusi genuen dokumental hori, baina ez nintzen izenaz gogoratzen!! Bai, bai faltsua. Eskerrik asko!

    ResponderEliminar