Pestañas

Mostrando entradas con la etiqueta argia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta argia. Mostrar todas las entradas

domingo, 23 de enero de 2011

8. Zeregina

Euskal Herriko zibermedioei erreparatuz gero, ikus-entzunezko produktuak batez ere ikus eta batez ere bideoak direla ikusiko dugu, argazkiak alde batera utzita.

Gaur egungo euskarazko interneteko hedabideen ikus-entzunezko produktuen ustiaketa aztertu behar badugu moldaketa bati buruz hitz egin behar dugu: orain arte egiten zen kazetaritza tradizionalari plus bat gehitu behar zaio: multimedia euskarria. Euskarri berri honek berrikuntzak ekarri ditu. Nola moldatu dira, baina, gure hedabideak?

EiTBk abantaila handia dauka: etb1eko bideoak hartu ditzake. Hala ere, webgunean eskegitzen dituzten bideoak ez dira, orokorrean, albistearen osagarri. Ez dira webgunerako propio ekoiztutako bideoak, eta normalean albistean esaten den berdintsua adierazten dute. Beste bi medioek (berria.info eta argia.com-ek) esfortzu berezia egin behar izan dute teknologia berriak beraien onurarako erabiltzen. Beste webgune digitaletan gertatzen den modu berean, euskaldunei ere gabezia batzuk ikusten zaizkie. Ziber-hedabide hauen albisteen ehuneko handi batek testu idatziz eta irudiz bakarrik baliatzen dira oraindik ere, bideo bakar batzuk kokatuz.

Bideoen produkzioa eskasa da, oro har. Berriak BerriaTBtik hartutako bideoak erabiltzen ditu albistea janzteko. Bideoen ekoizpen propioa egiten dute, baina edizioa eta muntaketa oso sinplea da, ez dago batere landua. Bata bestearen atzean jarritako irudiak besterik ez dira.

Argia.comek multimedia sekzioa gutxinaka elikatuz doa. Bideo gutxi daude, baina daudenak produkzio propioak dira eta kalitatez egindakoak. Hala ere, albisteak idatzizkoak hala bideoan oinarritutakoak izan behar dutela ematen du, bi kategoria horiek bata bestearen osagarri ez balira moduan.

Badirudi hedabideek aukeraketa baten aurrean kokatu direla, eta haien erabakia bide bakar batetik joan daitekeela: Euskarri multimediara moldatu behar dira. Nola eta noiz haien aukeraketa da. Faktore askok eragiten dute horretan: prestakuntza, egoera ekonomikoa, etab. Hala ere, euskarazko komunitate txikiaren onurarako, kalitatezko produktuak ekoiztea aukeratzea espero dut. Horretarako osagarritasun kontzeptua argi izan behar dute: bai euskarri desberdinen artean eta baita lanean dabiltzan profesionalen artean.

miércoles, 19 de enero de 2011

7. Zeregina




Erreportaje multimediek hiru ezaugarri dituzte:
hipertestualitatea (egiturari dagokionez), multimediatasuna (euskarri desberdinei dagokionez) eta elkar eragina edo interaktibitatea (irakurle/ikuslearen jarrerari dagokionez). Hiru ezaugarri hauek erreportaje on baten funtsa dira, internetek eskaintzen dituen baliabideak erabat aprobetxatuz. Bestalde, posibilitate guztiak erabiltzen dituzten webguneak gutxi dira mundu mailan. Oraindik ere idatzizkoren buztana izaten jarraitzen dute, eta gehienak testu idatzietan dute indar nagusia.

Euskarazko hedabideek ere bataila honetan murgildurik dabiltza. Interneteko mundua eta mundu honek ekarri izan dituen berrikuntzak erredakzioak eta makinak, baina batez ere komunikatzaileek lan egiteko modua aldatu izan ditu. Aldaketa hauek bortitzak izan dira, horrexegatik adaptazio prozesuan pausu asko daude emateke oraindik ere. Euskarazko hedabideek, gainera, hizkuntza gutxitu bat erabiltzeak dakartzan zailtasunak dituzte: oso erabiltzaile kopuru txikiari zuzenduta daude, eta moldaketak egiteko zailtasunak izan ditzakete.
Eitb.com, argia.com eta zuzeu.com webguneak oraindik ere prozesu horretan dabiltza.
Multimediatasuna era batera edo bestera lantzen dute, baina nire ustez, oraindik ez dituzte produktu borobilak eta baliabide guztiak aprobetxatuz egiten. Nabaria da, ordea argia.com-ek multimediatasuna eta orokorrean ikus-entzunezko produktuen alde egiten duen apustua:
Beranduegi telebista edo bestelako produktu batzuekin (diaporamak, esate baterako). Zuzeu-n esate baterako interaktibotasunak dauka indar handiena, erabiltzaileek sorturiko produktuak agertzen direlako, baina multimediatasuna ez dago oso landua (ez bideorik, irudirik) testua izaten jarraitzen du (esteka asko duen testua).

Oraindik ere
teoriak eta errealitateak bi irudi oso desberdin erakusten dizkigute, hala ere, nabaria da marrazkia ez dela oraindik bukatu. Prozesu batean gaude, eta teorikoek zuzen badabiltza urte gutxiko epean emaitzak ikusiko ditugu: benetako produktu multimedia bikainak eskainiko dizkigute gure hedabideek.